XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SALBADOR ZAPIRAIN Ataño - Espetxeko negarrak

Auspoa Liburutegia. Tolosa, 1984.

Auspoa liburu saileko 179. zenbakia osatzen duen honek Bordazar baserria darama bere azalaren apaingarri.

Hor sortua da egilea eta protagonista, horko gertaeratik hasten du penitentziazko historia larria.

Gerra zibilaren hasieran zen zoritxarra, Nafarroatik reketeak sartzean.

Hara hor herioa non eta zelan atseginago aurkitu zezaketen kezka idatziarazia.

Izugarria benetan ehortzeko aukerarik eza.

Gerraren zerga hori ere, gerrarik zitalena, anaiartekoa.

Etxean gelditu ziren anaiei ihizarako eskopeta eta perdigoi gehitxo aurkitzetik zetorkien oinazea eta hondamendia.

Gainera: .

Horiek izan ziren pakearen alde zirelako etxean gelditu ziren anaien pekatu nagusiak, gaizkile gisa espetxeratzean.

Ataño, liburu honen egilea, maleziarik gabeko gizona nonbait, eta esperientzia izugarriak bizitzera iritsi zena.

Heriotzara kondenaturik: .

Gauero atea noiz joko, patiora atera eta paretaren kontra afusillatuak izateko.

Gauero, hots berdina: , esaldi maltzurra entzuteko beldurrez, gezurrezko dei horren ondorena bai zen heriotza.

. Eta egilea harritzen zuena: berak ziotenez, katoliko ta kristauak... izaki gorrotoa lege hartuaz odolez ase ezinik zabiltzanak.

Gainera, Atañoren ustez, zibilizazioa edo aurrerapena kristautasunaren ezaugarrietako bat zen, (...).